LAN POLTSA - bolsa de trabajo


Gurekin lan egin nahi?

Buruntzaldea IKTk lan poltsa bat osatzeko epea zabalik du.

Igeriketa, urpoloa, igeriketa artistikoa (sinkronizatua) zein igeriketa munduarekin zerikusia duen bestelako jardueretan lan egiteko zeure burua aurkeztu nahi baduzu, aukera duzu hemen.

Zure burua lan poltsara aurkezteko jarraian doakizun inprimakia bete behar duzu. Lotura sakatu eta inprimakia beste lehio edo fitxa batean irekiko da. Bertan, nahi baduzu, aukera izango duzu zure kurrikulum pertsonalizatua igotzeko.

Aldez aurretik, milesker gure taldean jarritako interesagatik.


Datu Pertsonalen Babesa
Datu Pertsonalak Babesteko Arautegia betez, jakinarazi nahi dizugu lan poltsa honetara aurkeztuz gero zure datu pertsonalak gure tratamendu sistemetan jasoko direla zure eskariari erantzuna emateko asmoz. Zure datuak tratatzeko oinarri juridikoa eskatutako zerbitzua burutzeko tratamenduaren beharra da. Tratamenduaren Erantzulea Oria-Urumeako Buruntzaldea Igeriketa Kirol Taldea da. Zure eskubideak (sarbidea, zuzenketa, ezabapena, aurkaritza, mugaketa, portabilitatea eta baimenaren ezeztapena) edonoiz erabili ditzakezu, baita gai honi buruzko beste eskariren bat egin ere. Horretarako, Beko kale, 1, 2. solairua, 20160 Lasarte-Oria helbidera edo info@buruntzaldeaikt.eus posta elektronikora eskaera bat bidali behar duzu NA edo nortasuna egiaztatzeko beste agiri batekin batera. Eskariari emandako erabakiarekin ados ez izanez gero edo erreklamazio bat jarri nahi izanez gero, kontrol aginte eskudunera jo dezakezu, kasu honetan, Datuak Babesteko Bulegora (www.aepd.es).es).

       Lan Poltsan Izena Eman           



ELKARBANATU | COMPARTELO

Iruzkinak