Arazo fisikoak izanda ere, bi marka pertsonal Terrassan, Infantil mailako Espainiako Txapelketan Pasa den hilaren 14tik 16ra bitartean, gure taldeko Iñaki García Terrassan izan da, Infantil mailako Espainiako XLIII. Txapelketan lehian. Iñakik 50 librean, 100 bizkar proban eta distantzia bereko libre eran lehiatu da eta astelehenetik osasun arazoekin ibili bada ere, horiei aurre egin eta bikain lehiatu da Ostegunean izan zuen lehen proban, 50 librean, 22. postua eskuratu zuen egindako 26.11 denborarekin; eta aldi berean, igeri leku luzeko marka pertsonala ere egin zuen. Lehen 20 sailkatuak finalerako txartela eskuratzen zutenez, penarekin geratu ginen, ustez, arratsaldean finalean igeri eginda marka hobetzeko aukera izango zuela uste genuelako, baina hala ere oso gustura geratu zen egindako lanarekin. Ostiralean berriz, beldur gehien ematen zion proba izan zuen, 100 bizkar proba. Oso urdurituta atera zen igeri egitera eta osasun fisiko arazo batengatik, ezin izan zion nahi bezala aurre
- Lortu esteka
- Helbide elektronikoa
- Beste aplikazio batzuetan